2015/04/27

Hitzaldia: "era más la miseria que el miedo"

Martxoaren 3an, "Era más la miseria que el miedo" liburua idatzi dutenak, Belén Solé eta Beatriz Diaz, etorri dira liburuaren aurkezpena egiteko. Hitzaldian 1BH, 1BZT, 2BH eta 2BZT taldeak egon dira.
Gerra Zibilaren osteko urteak nolakoak izan ziren gure inguruan, Sestaon, Barakaldon, Portugaleten..... azaldu dute. Idazleak garai horretan bizi izan zen jendeak emandako ahozko lekukotasunetan oinarritu dira liburua idazteko.

Idazleak hurrengo elkartean daude:
Asociación Elkasko de Investigación Histórica Bizkaiko Ikerketa Historiokoko Elkartea

Hitzaldia Institutuko Gizarte Sailak antolatu du.