2016/12/21

San Tomas Eguna

Batxilergoko ikasleak, gaur Santomas eguna dela eta, Bilbora etorri gara.

2016/12/20

Bizitza Zientifikoak topaketa

Biologia eta geologia ikasgaia duten 4 DBHko ikasleak aukera izan zuten UPVeko ikerlariekin elkartzeko eta haien ikerketa lanen berri izateko.
C:\Users\i.arenal\Downloads\DSCN2152.JPG
C:\Users\i.arenal\Downloads\DSCN2129.JPG

Kutxaespazioko irteera

Azaroaren 28an DBHko lehenengo mailako ikasleek Donostiako Eureka jauregian hainbat jarduera burutu  zuten, hala nola, elektrizitate tailerra, zeruko mugimenduak, planetarioan eta museoko bisita. Asko ikasi eta primeran pasatu zuten eguna. Txangoaren helburua bete genuen.
C:\Users\i.arenal\Downloads\IMG_20161129_130159_1.jpg
C:\Users\i.arenal\Downloads\IMG_20161129_130336.jpg

PLANETARIO INSTITUTUAN

Abenduaren 12tik 16ra Biologia-Geologia departamentuak antolaturik, gure ikasleak Bost erreinuari buruzko dokumentala ikusi zuten "La Caixa"ko planetarioan. Planetarioa gimnasioan izan genuen eta hurrengo argazkietan agerian dago zelan disfrutatu zuten.

C:\Users\i.arenal\Downloads\IMG_20161215_160608.jpg
C:\Users\i.arenal\Downloads\IMG_20161215_144609.jpg
C:\Users\i.arenal\Downloads\IMG_20161216_103907.jpg

Peña idazlearekin solasean

Gaur Yoseba Peña idazlearekin solasean aritu izan gara 2. Batxilergoko ikasleak. Berak, beste liburu batzuen artean, "Hodeien adorea" eleberria idatzi du. Hain zuzen ere, aurten plazer handiz irakurri duguna.