2013/12/20

Fernando Morillo

Batxillergoko "fans"batzuk.

Fernando Morillo

3.Bko ikasleak


Fernando Morillo

3. Dibertsifikazioko ikasleak eta irakaslea

Fernando Morillo

3. Ako ikasleak

Fernando Morillo

3. Cko ikasleak

Fernando Morillo

Aurten DBHko 3.mailako ikasleok Fernando Morillo idazlearen Azerí noblea liburua irakurriko dugu. Egilea gure artean izan genuen solasean. Hona hemen berarekin egindako argazkiak. Batxillergoko ikasle batzuek ere han egon nahi izan zuten.

Idazlea eta bera katana kuttuna.

2013/12/18

RECORTES EN EDUCACION

A partir del próximo año los profesores de secundaria solo podrán utilizar una tiza por semana y 10 folios al mes

2013/12/04

yoseba Peña

Ahaztu aurreko argazkia. Honako hau da falta dena.

yoseba Peña

Erantsi argazki hau, mesedez

Yoseba Peña "Hodeien Adorea" liburuaren idazlea

Aurten DBHOko 2. mailako ikasleek Yoseba Peñaren "Hodeien Adorea" liburua irakurri behar izango dute. Hori dela eta, Azaroaren 27an institutuko Areto Nagusian izan genuen gurekin solasean.
   Ikasleak oso gustura egon ziren idazlearekin. eta Yoseba, email bitartez jakin arazi nahi izan digunez, ere atsegin handiz aritu zen gurekin.
  Hona hemen ekitaldi horretan eginiko argazki batzuk.

2013/10/16

BOUCAU (FRANTZIA) - SESTAOKO IKASLEEN ELKAR TRUKEA

          2008 ikasturtean Boucauko Henri Barbusserekin ikastetxeen arteko eskola-trukea egiten hasi ginen. Urte horretatik, IES Saturnino de la Peñako hizkuntza mintegia aipatutako institutuarekin harremanetan dago eta urtero 4. kurtsoko frantses ikasleek proiektu horretan parte hartzen dute.
          Beraz, azken urteotan ohitura denez, aurten ere Frantziako ikasleekin elkar trukea egiten hasi gara. Irailaren 23an joan ginen Boucaura eta 26an bueltatu ginen.
         Ailegatu ginenean, Henri Barbusse ikastetxean bertan elkartu ginen hango ikasleekin eta ikasle bakoitza bere kidearen familiaren etxera joan zen. Hurrengo egunean, Donibane Loizune bisitatu genuen: herria, hondartza eta baita azoka ere. Azteazkenean, Biarritzera joan ginen Frantziako ikasleekin batera. Han Le Musée du chocolat ezagutu genuen, hondartza, hiria eta Mexikori buruzko erakusketa bat. Azkenengo egunean, Baionara abiatu ginen katedrala, hiria eta le musée basque ezagutzera.
         4A eta Bko frantses ikasle guztiek parte hartu zuten: Amaia Alonso, Agurtzane Martinez, Amara Otero, Ane Ugalde, Naroa Vázquez, Beñat Alonso, Irati Calvo, Gabriel González eta Arrate Llorente. Eta haiekin joan ziren irakasleak: Cristina Peñafort eta Ana Campo.
               


Hona hemen gure ikasleen iritziak:
- Agurtzane, Naroa, Ane, Amara eta Beñat:
"Gure esperientzia Frantzian oso produktiboa izan da. Familiarekin eta hango frantsesekin mintzatzeaz gain, hainbat leku berri ikusi ditugu, hango kulturarekin zerikusia dutenak. Haien ohituretara moldatu behar izan gara eta haiengandik gauza asko ikasi ditugu. Bidaia bibertigarria izan da eta gure arteko harremanak hobetzeko balio izan zaigu."
"Notre expérience en France a été très productive. Nous avons parlé avec la famille et avec les autres élèves. Nous avons visité quelques nouveaux lieux typiques de France. Nous nous sommes habitués à ses routines et nous avons appris beaucoup de choses. Le voyage a été très drôle."
- Arrate, Irati, Gabriel eta Amaia:
"Oso esperientzia positiboa izan da. Leku berriak ikusteaz gain, frantzes asko ikasi dugu. Jendea eta kultura berriak ezagutu ditugu eta ondo pasatu dugu. Azkenean, guztiekin ulertu gara gure artean, erdera eta frantsesa konbinatuz."
"On a vecu une expérience positive. Nous avons connu des differents endroits et nous avons appris beaucoup de français. Nous avons connu des nouveaux personnes et de la culture françaises. Nous nous sommes beaucoup amusés. Finalement, nous avons utilisé le français avec les élèves et les familles français."