2014/12/09

Euskararen Interpretazio Zentroa

Azaroaren 5ean, Animazio Soziokulturala eta Turistikoko goi mailako zikloa egiten ari diren ikasleak Euskararen Interpretazio Zentrora joan ziren. Ez ziren asko izan, beraz, lasaitasun osoz Zentroa ezagutzeko aukera izan zuten baita iritzi desberdinak aurkezteko aukera ere. Oso aberasgarria benetan.

Hona hemen taldearen argazkia

ASCyTko ikasleak


2014/12/05

Lehen Sorospen Ikastaroa/Curso de Primeros Auxilios

   14-15 ikasturte honetan Batxilergoko ikasleek Lehen Sorospen Ikastaroa izango dute. 2 orduko ikastaroa izango da eta amaieran egindakoaren ziurtagiria eskuratu dute ikasleek. Ikastaro hau ematen duena José Ignacio Llama, institutuko Formación y Orientación Laboral (FOL) irakaslea, hain zuzen ere.

   Durante este año académico, el alumnado de Bachillerato está asistiendo a un curso de Primeros Auxilios. Tiene una duración de 2 horas y al final del mismo los asistentes tendrán un certificado de haberlo cursado. El curso lo imparte José Ignacio Llama, profesor del instituto de Formación y Orientación Laboral.



Jostailu Mekanikoak

   Ezaguna da DBHko Teknologian proiektuak egiten ditugula. Edozein arlotan bezala, teoria, ariketak, koadernoa lantzen ditugu( azterketak ere baditugu) baina horretaz gain proiektuak ditugu. Era desberdina eta ziur aski, interesgarriena ikasteko. Irakasleak proposatzen du arazo teknologiko bat eta ikasleek -taldeka- diseinatzen eta eraikitzen dute tramankulu bat arazoa konpontzeko. Kasu honetan "arrastre-jostailu" bat da, beste nolabaiteko efektua lortzeko, gurpilen mugimendua aprobetxatzen duena . DBHko 2. mailako ikasleak dira eta sormena eta ingenioa ez zaizkie falta... Ikusi bideoa bestela!


Imanol Ugartondo
Teknologia irakaslea


2014/12/03

Jakin-mina 2014-2015

  Gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da Jakiunderen zereginetako bat. Hau dela eta, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera, Jakin-mina jardueraren hirugarren edizioa antolatu dute, unibertsitate aurreko ikasmailetan dauden gazteentzat. 

  Jakin-minak akademikoki motibatutako gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaldu nahi dugu, eta haien jakin-mina piztu, ezezaguna bilatzera anima daitezen bultzatuz.

  Aurrekoan bezala, aurten 4. DBHko 6 ikasle hitzaldietara joateko onartuak izan dira.  

 Ikasleek hitzaldi guztietara etorriko diren konpromezua hartu behar dute eta, hala eginez gero, parte hartze ziurtagiria eskuratuko lukete egitasmoa amaitu eta gero.

1. Hitzaldia: 28 de noviembre – azaroaren 28a, 2014

¿Por qué nos hacemos adictos a las drogas y no a la aspirina?
Prof. Javier Meana, Catedrático de Farmacología, Dpto. de Farmacia, Facultad de Medicina y Odontología UPV/EHU

 La difusión del conocimiento en las Ciencias, las Artes y las Letras en nuestra sociedad es uno de los objetivos de Jakiunde y por esta razón, han organizado en colaboración con la Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU, el programa Jakin-mina dirigido a jóvenes preuniversitarios. 

 El objetivo de Jakin-mina es el desarrollo intelectual y personal de jóvenes motivados académicamente, mediante un programa multidisciplinar de conferencias impartidas por expertos. Se pretende ampliar el horizonte de conocimiento de estos jóvenes e incentivar su curiosidad atrayendo su interés hacia la búsqueda de lo desconocido.

  Como en la edición anterior, 6 alumnos de 4º de ESO han sido admitidos para asistir a dichas conferencias. 

   Los/as alumnos/as deben comprometerse a asistir a todas las charlas del ciclo elegido, tras lo cual recibirán un certificado de asistencia al final del programa.

1. Hitzaldia: 28 de noviembre – azaroaren 28a, 2014

¿Por qué nos hacemos adictos a las drogas y no a la aspirina?
Prof. Javier Meana, Catedrático de Farmacología, Dpto. de Farmacia, Facultad de Medicina y Odontología UPV/EHU

Hona hemen gure ikasleak Javier Meana irakaslearekin. Bere laborategiak ikusteko gonbidapena ere izan zuten ikasleek. 
Gure ikasleak, Javier Meanarekin (Catedrático de Farmacología, Facultad de Medicina y Odontología de UPV)

Hurrengo hitzaldia/Próxima conferencia:

12 de diciembre – abenduaren 12a, 2014
"The mussel paradigm: an intelectual journey"

Prof. Irrintzi Ibarrola, Biólogo, Dpto. de Genética, Antropología Física y Fisiología Animal, Facultad de Ciencia y Tecnología UPV/EHU

2014/12/02

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa


Azaroaren 26an (azteazkenean), Anatomia eta Fisiologia ikasleak Leioako Eukal Herriko Unibertsitateko (EHU)  Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa bizitatzera joan ziren.  Jarduera honen  helburua Medikuntzarako tresna eta materialei buruzko erakusketa  ikustea  zen.

2014/11/27

Genero Idarkeriaren Aurkako Eguna


    Azaroaren 25ean mundu osoan genero indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da. Saturnino de la Peñan ere sentsibilizazio ekimen honetan parte hartzera animatu gara. Horretarako, aurten sortu berri den Berdintasun Batzordeak proposatuta, DBH-ko ikasleek txapak egin dituzte norberak asmatutako leloak eta diseinuekin. Txapa paparrean, estutxean edota motxilan jarrita, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekiko elkartasuna eta tratu txarrak ematen dituztenekiko gaitzespena adierazten saiatu gara ikastetxeko ikasleak, irakasleak, langileak...Urrats txikia, berdintasunaren bidean.






2014/11/25

Yoseba Peña idazlea gurean

   Aurten DBHOko 2. mailako ikasleek Hodeien Adorea liburua irakurritakoan Yoseba Peña idazlea gonbidatu eta azaroaren 20an izan dugu gurekin Institutuan. Aretoan elkartu gara nork bere liburua irakurrita, ea idazleak izandako zalantzak argitzen dizkigun. Yosebak bere abiapuntuak, pertsonaien aukeraketa eta liburua idatzi ahala bizi izandakoak kontatu dizkigu. Aberasgarria izan da oso, ikasleentzat batez ere, azkenean, nor bere irakurketarekin geratu bada ere. Jarraian Yosebarekin ateratako zenbait argazki.

DBHO2 Zientifiko-Teknologikoa


DBHO2 Humanistikoa

2014/10/03

Top@DIPC 2014. Zientziarekin solasean!


Aurreko urteetako bidea jarraituz, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren VI. edizioan parte hartzera gonbidatu gaitu. Puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketa honetan, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.

Topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea da, ikasle gazteak ezagutzarekiko grinaz busti daitezen.

Bilbao, Urriaren 2ko topaketa, Gran Via-ko BBK Aretoa


Gonbidatuak:
Claude-Cohen Tannoudji, Fisikako Nobel Sariduna (1997)
Juan Ignacio Cirac, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturias Printzea Saria (2006)


Urriaren 2an topaketa honetara 2BT taldeko 4 ikasle eta Fisika irakaslea joan gara eta oso gustora egon gara. Etorri ez zaretenok bideo honetan ikusteko aukera duzue.