2022/12/24

Sestao Kirolak-ek 2022ko kirolari onenen sariak eman ditu

Lagun Artea klubeko kide den Peio Pérez García pilotariak gizonezkoen promesa onenaren saria jaso zuen, 14 urte dituela, urte berean bi modalitateetan, eskuan eta palan, Bizkaiko txapeldun den historiako pilotari bakarra izateagatik Gainera haur kategoriako larruzko paletaren Euskadiko txapelduna eta kadete kategoriako eskuzko pilotaren Enkarterri Torneoko txapelduna ere ba izan da.

2022/12/02

Artearen Historiako ikasleak Guggenheimen!



Gure ingurunean daukagun arte eskaintza baliatuz, Artearen Historiako 2.Batxilergoko ikasleak Bilboko Guggenheim museora joan dira Arte Modernoa aztertu eta gozatzeko asmoz. Materialetik hasita, artelanak dituzten mezuetatik igaroz, batez ere, artea sentimendua dela konprobatu dute ikasleek. Garaiak garai eta gustuak gustu, Artearen helburua beti transmititzea izanik, esperientzia hori bizitzen saiatu gara.





2019/03/10

Abellanedako Museoan

DBHko 1.mailako ikasle guztiek Abellanedako Museoan Historiaurreko tailerretan parte hartu zuten..



2018/12/21

Aldundiara bisitaldia.

Abenduak 20an, 2018ko aurtengo ingelesa arloko azken saioetan zerbait apur bat desberdina egiteko asmoarekin, Bilboko Aldundiako jauregira bisitaldi gidatua egin genuen ingelesez.
Oso interesgarria iruditu zitzaigun. Gainera, Bilbao dago eder-ederra gabonetako apaingarri guztiez jantzita.