Lagun Artea klubeko kide den Peio Pérez García pilotariak gizonezkoen promesa onenaren saria jaso zuen, 14 urte dituela, urte berean bi modalitateetan, eskuan eta palan, Bizkaiko txapeldun den historiako pilotari bakarra izateagatik Gainera haur kategoriako larruzko paletaren Euskadiko txapelduna eta kadete kategoriako eskuzko pilotaren Enkarterri Torneoko txapelduna ere ba izan da.