2015/04/30

Bilboko Arkeologi Museora irteera. DBH 1

Apirilaren 15ean (DBH-ko 1.A-koak), apirilaren 22an (1.B-koak) eta apirilaren 28an (1.C-koak) Bilboko Arkeologi Museora joan gara.

Irteera antolatu dugu hurrengo helburuarekin: ikasleak, Museoaren, Arkeologiaren eta gure Ondarearen ezagupen zein gozamenera hurbiltzea. Horretarako “Paisaien eraldaketa” tailerra egin dute (museoko erakusketa geletan bildutako informazioarekin, aztarnategi bat interpretatu eta paisaia historiko bat berreraiki behar izan dute)

Honetaz gain, Bilbon zehar ibilbidea egin dugu Alde Zaharra, Zazpi Kaleak, Harresi aztarnak, San Anton eliza eta Santiagoko katedrala ezagutzeko asmoz.



2015/04/27

Ertzainen hitzaldia: "Sare sozialen arriskua" DBH 1,2

Martxoaren 24 an, institutura Ertzain bat etorri zitzaigun, DBH ko 1 eta 2. mailetan hitzaldi bat ematera.
Hitzaldian, sare sozialen arriskuei buruz hitz egin zuen, eta baita bullyng-ak eta cyber-bullyng-ak dakartzan arriskuetaz ere mintzatu zen.

Hitzaldia: "era más la miseria que el miedo"

Martxoaren 3an, "Era más la miseria que el miedo" liburua idatzi dutenak, Belén Solé eta Beatriz Diaz, etorri dira liburuaren aurkezpena egiteko. Hitzaldian 1BH, 1BZT, 2BH eta 2BZT taldeak egon dira.
Gerra Zibilaren osteko urteak nolakoak izan ziren gure inguruan, Sestaon, Barakaldon, Portugaleten..... azaldu dute. Idazleak garai horretan bizi izan zen jendeak emandako ahozko lekukotasunetan oinarritu dira liburua idazteko.

Idazleak hurrengo elkartean daude:
Asociación Elkasko de Investigación Histórica Bizkaiko Ikerketa Historiokoko Elkartea

Hitzaldia Institutuko Gizarte Sailak antolatu du.

2015/04/23

Mintzodromoa. DBHO,HZT eta 2ZT

Martxoaren 11 an, DBHO, HZT eta 2ZT ko gure ikasleak Mintzodromora joan ziren Idoia Miñambres, Miren Euba, Brenda Carrillo eta Gemma Huici irakasleekin.

Ekintza honetan beste institutu batzuetako gazteekin euskaraz hitz egiteko aukera izan zuten. 
Taldeka jarrita, gai jakin bati buruz euskaraz hitz egiten jardutea eta horrela gazte hauek beraien arteko komunikazioan euskara erabiltzea izan da ekintza honen helburua.











2015/04/16

Martxoak 8, emakumearen eguna.

Martxoaren 8a Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta institutuan aktibitate batzuk bideratu genituen Hezkidetza proiektuaren barruan.Hemen ikusten dugu DBHko 2.mailako ikasle batzuk Udaletxeak antolatutako Lehiaketan parte hartu zuten batzuk bere lanak erakusten Udaletxeko bulegoetan sartu baino lehen.Nahiz eta saririk ez izan, Begoña Zugadi, Udaletxeko Berdintasunerako teknikariak ondorengo mezua bidali zigun:

"Quería agradeceros y felicitaros por la participación de tantas alumnas y alumnos en el concurso de carteles del 8 de marzo. Acabo de colocar todos los carteles que se han presentado en la Biblioteca, estarán expuestos a lo largo de todo el mes, por si os parece interesante pasar a verlos que entiendo que les hará ilusión".


El Pobal- Abellaneda DBH2

Martxoaren 6an DBHko 2.mailako ikasleak Abellanedako Batzar-Etxean eta Muskizko El Pobaleko burdinolan egon ziren Erdi Aroko tailerretan parte hartzen.

Ekintza oso interesgariak egon ziren eta ikasleek ikusteko,ikasteko eta lantzeko aukerak aprobetxatu zituzten.
Adibidez, eliza erromanikoa eraiki zuten eta letra gotikoz idazten ikasi zuten.

Bi tokietako antolatzaileek ikasleen jarrera baloratu ondoren institutua zoriondu zuten".






Jakin-mina 14-15


27 de Febrero-otsailaren 27a, 2015

Motores Moleculares Profª. Alicia Alonso, Catedrática del Dpto. de Bioquímica y Biología Molecular, Facultad de Ciencia y Tecnología UPV/EHU

Laster, jarduera berezi bat egongo da eta bertan, ikasleek diploma jasoko dute.

2015/04/15

Martxoaren 3a. Hitzaldia + Kontzertua (DBH4, DBHO 1,2)

2015 ko Martxoaren 3an eta Sestaoko Udaletxeak eta Institutuko Euskara Sailak antolatuta hitzaldi eta kontzertu bat egon ziren institutuan.
Hitzaldia eta kontzertua Barakaldoko gazte batzuek eman zuten. Hauek unibertsitatean ikasten daude momentu honetan eta hitzaldian azaldu zuten institutua utzi zutenean, beraien helburu bat izan zela euskararekin jarraitzeko edo euskararen erabilera ez galtzeko bideak eraikitzea.
Horrela, musika talde bat sortzea erabaki zuten, abestiak euskaraz sortuz.
Hitzaldiaren ostean kontzertu bat eskaini ziguten.
Ekintza hau DBH 4, DBHO 1 eta 2 ko ikasleei zuzenduta egon zen.