2015/04/23

Mintzodromoa. DBHO,HZT eta 2ZT

Martxoaren 11 an, DBHO, HZT eta 2ZT ko gure ikasleak Mintzodromora joan ziren Idoia Miñambres, Miren Euba, Brenda Carrillo eta Gemma Huici irakasleekin.

Ekintza honetan beste institutu batzuetako gazteekin euskaraz hitz egiteko aukera izan zuten. 
Taldeka jarrita, gai jakin bati buruz euskaraz hitz egiten jardutea eta horrela gazte hauek beraien arteko komunikazioan euskara erabiltzea izan da ekintza honen helburua.