Irteera antolatu dugu hurrengo helburuarekin: ikasleak, Museoaren, Arkeologiaren eta gure Ondarearen ezagupen zein gozamenera hurbiltzea. Horretarako “Paisaien eraldaketa” tailerra egin dute (museoko erakusketa geletan bildutako informazioarekin, aztarnategi bat interpretatu eta paisaia historiko bat berreraiki behar izan dute)
Honetaz gain, Bilbon zehar ibilbidea egin dugu Alde Zaharra, Zazpi Kaleak, Harresi aztarnak, San Anton eliza eta Santiagoko katedrala ezagutzeko asmoz.