Urtarrilaren 28an DBHko 4. mailakoak Meatzarien Museoa eta La Arboledan dagoen meatzarien etxea ikustera joan ziren.
Gizarte ikasgaian ikasitako industrializazioari buruzko eduki teorikoak errealitatean nolakoak diren ikusi eta finkatu zituzten.
Museoan Bizkaiko Meatzagintza eta Meatzaritzaren ondare historikoa ikusteaz gain, meatzarien bizilekua eta berriztatutako etxe baten adibidea ikusteko aukera eduki zituzten.
Irteera honen ardura Ascen Pozarena (Gizarte sailburua) izan da eta irakasle laguntzaileak honako hauexek izan dira: Illan Gorrotxategi, Juan Carlos Presumido, Rakel Corral eta Ane Abaunza.