2014/10/03

Top@DIPC 2014. Zientziarekin solasean!


Aurreko urteetako bidea jarraituz, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren VI. edizioan parte hartzera gonbidatu gaitu. Puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketa honetan, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.

Topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea da, ikasle gazteak ezagutzarekiko grinaz busti daitezen.

Bilbao, Urriaren 2ko topaketa, Gran Via-ko BBK Aretoa


Gonbidatuak:
Claude-Cohen Tannoudji, Fisikako Nobel Sariduna (1997)
Juan Ignacio Cirac, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturias Printzea Saria (2006)


Urriaren 2an topaketa honetara 2BT taldeko 4 ikasle eta Fisika irakaslea joan gara eta oso gustora egon gara. Etorri ez zaretenok bideo honetan ikusteko aukera duzue.