Ezaguna da DBHko Teknologian proiektuak egiten ditugula. Edozein arlotan bezala, teoria, ariketak, koadernoa lantzen ditugu( azterketak ere baditugu) baina horretaz gain proiektuak ditugu. Era desberdina eta ziur aski, interesgarriena ikasteko. Irakasleak proposatzen du arazo teknologiko bat eta ikasleek -taldeka- diseinatzen eta eraikitzen dute tramankulu bat arazoa konpontzeko. Kasu honetan "arrastre-jostailu" bat da, beste nolabaiteko efektua lortzeko, gurpilen mugimendua aprobetxatzen duena . DBHko 2. mailako ikasleak dira eta sormena eta ingenioa ez zaizkie falta... Ikusi bideoa bestela!
Imanol Ugartondo
Teknologia irakaslea