2014/11/27

Genero Idarkeriaren Aurkako Eguna


    Azaroaren 25ean mundu osoan genero indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da. Saturnino de la Peñan ere sentsibilizazio ekimen honetan parte hartzera animatu gara. Horretarako, aurten sortu berri den Berdintasun Batzordeak proposatuta, DBH-ko ikasleek txapak egin dituzte norberak asmatutako leloak eta diseinuekin. Txapa paparrean, estutxean edota motxilan jarrita, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekiko elkartasuna eta tratu txarrak ematen dituztenekiko gaitzespena adierazten saiatu gara ikastetxeko ikasleak, irakasleak, langileak...Urrats txikia, berdintasunaren bidean.