2015/11/05

Verba volant

            Salvete! (Kaixo!):

 

            Hona hemen Unai Mielgo, 1H-ko latin ikaslea,"Verba volant" concursus-ean parte hartu eta gero, lortutako Homero-ren Odisea liburuarekin.

 

            "Verba volant" (hitzek hegaz egiten dute) RNE-ren "No es un día cualquiera" programaren atala da. Igandero, goizeko 11.10 inguruan, ematen dute. Sail honetan Emilio del Rio-k, Errioxako Unibertsitateko Latin irakasleak, modu errazean Latin eta Kultura Klasikara hurbiltzen gaitu.

           

            Guztiok hau entzutera (interesgarria delako benetan) eta parte hartzera ere  animatzen zaituztegu.

             

            Concursus-ean galderak nahiko errazak dira. Adibidez, azkena hau izan da:

 

Nola deitzen zaio Erroman dagoen jainko guztiei dedikatutako tenpluari? Edo hainbat zendu lurperatzeko hilobi-monumentuari?

 

            Badakizue, anima zaitezte!

            Asko eta erraz ikasten da eta.

 

            Valete! (Agur!)