2015/11/12

KREDITUA ANTZEZLANA

 Urriaren 29an Batxilergoko ikasleak Arriaga Antzokira joan ginen "Kreditua" antzezlana ikustera. Euskarazko ikuskizun honetan Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak aritu ziren. Izan ere, bikain egin zuten beraien lana, oso ordu eta erdi atsegina igaro ahal izan genuen. 
  
    Irteera hau Euskara Mintegiak antolatu zuen eta irakasle laguntzaile Esther Laña, Idoia Miñanbres eta Igone Larrabeiti Izan genituen.
  Horren lekuko, hona hemen emanaldia hasi baino lehen, Arriagaren aurrean egindako argazki batzuk .