2015/06/02

Jakiundek 72 ikasle saritu ditu, ikasteko duten gogoagatik


Bilboko Euskal Museoko Kontsulatu aretoan, 72 ziurtagiri banatu ziren joan den maiatzaren 29an (ostirala); izan ere, Jakiundek, Arteen, Zientziaren eta Letren Akademiak, Bizkaiko 18 ikastetxetako DBHko 4. mailako 72 ikasle saritu zituen. Haien artean Saturnino de la Peña institutuko 6 ikasle hauek egon ziren: Itsasne García González, Miren Lamas del Pozo, Ander Madero Rueda, Laura Rodríguez Sánchez, Iñigo Sánchez Marcos eta Idoia Zulueta Moreno.
Jakiundek antolatutako hitzaldietan parte hartu duten ikasleek agertu duten ikasteko gogoa egiaztatzen du ziurtagiriak. Ikasleak eskolaz kanpoko ordutegian joan ziren hitzaldietara, modu erabat boluntarioan, euren buruak prestatzeko nahiagatik.

Bukatzeko, ziurtagiria jaso eta egun berezi hori oroitzeko argazkiak egin ostean, bisita gidatua egin zuten museoan zehar.

Zorionak guztioi, zuen irmotasun eta interesagatik!!!