Maiatzaren 27an BIDELAGUNA izeneko programaren azken eguna izan da.Horren ondorioz programa honetan parte hartu dugun guztiok jai txiki bat antolatu dugu.Aurten 30 ikasle 3 taldeetan saio guztietan parte hartu dute asteartetan eta ostegunetan 16:30 etatik 18:30 tara arte. Eguneroko aktibitate guztiak hiru hezitzaile Lander,Jone eta María eta bi irakasle Carlos eta Imanolen laguntzaz bideratu dira.Gure betiko jaialdiarekin batera Sonia Gomez hezitzaile ohiari omenalditxo bat egin diogu institutuko programan, zortzi urte egon ondoren, lan bikaina egiteagaitik.Egun ederra izan da.
2015/06/11
Students went to Asturias
Last month the group of 3rd course students taking the multilingual project had a three day stay in Celoriu, a town in Asturias. The goal: Improving their English. They had a wide range of activities, such as surf, a walk along the coast, admiring the cliffs, a night party.... It was fun, and the students had a nice time. Here are some pictures of the activity.
2015/06/04
Baionarako bidaia!
Maiatzaren 21ean, 7:15etan atera ginen Baionara joateko eta 17:00etan bueltatu ginen.
Frantsesa ikasten duten 4. mailako ikasleak joan ziren (Ana Campo eta Nieves Novoa irakasleekin). Ikasleen zerrenda: Idoia Zulueta, Itxaso Santiago, Beñat Moreno, Andrea Lucas, Ohiane de la Maza, Izazkun Folgueira, Miren Lamas, Iván López eta Laura Rodriguez.
Le Musée de Chocolat, Le Musée Basque eta hiria bisitatu genituen.
2015/06/02
Jakiundek 72 ikasle saritu ditu, ikasteko duten gogoagatik
Bilboko Euskal Museoko Kontsulatu aretoan, 72 ziurtagiri banatu ziren joan den maiatzaren 29an (ostirala); izan ere, Jakiundek, Arteen, Zientziaren eta Letren Akademiak, Bizkaiko 18 ikastetxetako DBHko 4. mailako 72 ikasle saritu zituen. Haien artean Saturnino de la Peña institutuko 6 ikasle hauek egon ziren: Itsasne García González, Miren Lamas del Pozo, Ander Madero Rueda, Laura Rodríguez Sánchez, Iñigo Sánchez Marcos eta Idoia Zulueta Moreno.
Jakiundek antolatutako hitzaldietan parte hartu duten ikasleek agertu duten ikasteko gogoa egiaztatzen du ziurtagiriak. Ikasleak eskolaz kanpoko ordutegian joan ziren hitzaldietara, modu erabat boluntarioan, euren buruak prestatzeko nahiagatik.
Bukatzeko, ziurtagiria jaso eta egun berezi hori oroitzeko argazkiak egin ostean, bisita gidatua egin zuten museoan zehar.
Zorionak guztioi, zuen irmotasun eta interesagatik!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)