2015/03/05

OPERA-ra goaz!

   OLBE/ABAO-ren eskutik, operara joan gara.

   Urtarrilaren 29an OLBE/ABAO-ko kide bat, institutura etorri zen DBH-ko 3. mailako ikasleei hitzaldi bat ematera. Bertan opera ikuskizuna nola prestatzen eta nola gauzatzen zuten azaldu zieten ikasleei.

    Honen ostean, Otsailaren 9 an eta 11 an, ikasle hauek Euskalduna Jauregira joan ziren, Olga Estrada, Aitziber Ibañez eta Fernando Albizu irakasleekin. Bertan zuzenean ikusi ahal izan zuten, opera non eta nola prestatzen zuten eta Euskalduna Jauregia barrutik nolakoa den ikusi ahal izan zuten bisita gidatu honetan.

    Ondoren ikasleei operara joateko aukera eskaini zitzaien, beraientzako egokitutako prezioan. Otsailaren 17 an edo /eta 23 an MADAMA BUTTERFLY opera ikustera joateko aukera hain zuzen ere.

    Azkenik institutuko ikasle batzuk (batxilergokoak eta goi mailako ziklokoak) irakasle batzuekin batera animatu ginen eta opera zoragarria ikusi/entzun genuen. Gainera opera hasi aurretik, beste bisita gidatu bat eskaini ziguten, 3. mailakoek jaso zutenaren antzekoa.