Azaroaren 25ean mundu osoan genero indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da. Saturnino de la Peñan ere sentsibilizazio ekimen honetan parte hartzera animatu gara. Horretarako, aurten sortu berri den Berdintasun Batzordeak proposatuta, DBH-ko ikasleek txapak egin dituzte norberak asmatutako leloak eta diseinuekin. Txapa paparrean, estutxean edota motxilan jarrita, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekiko elkartasuna eta tratu txarrak ematen dituztenekiko gaitzespena adierazten saiatu gara ikastetxeko ikasleak, irakasleak, langileak...Urrats txikia, berdintasunaren bidean.
2014/11/27
2014/11/25
Yoseba Peña idazlea gurean
Aurten DBHOko 2. mailako ikasleek Hodeien Adorea liburua irakurritakoan Yoseba Peña idazlea gonbidatu eta azaroaren 20an izan dugu gurekin Institutuan.
Aretoan elkartu gara nork bere liburua irakurrita, ea idazleak izandako zalantzak argitzen dizkigun. Yosebak bere abiapuntuak, pertsonaien aukeraketa eta liburua idatzi ahala bizi izandakoak kontatu dizkigu.
Aberasgarria izan da oso, ikasleentzat batez ere, azkenean, nor bere irakurketarekin geratu bada ere.
Jarraian Yosebarekin ateratako zenbait argazki.
DBHO2 Zientifiko-Teknologikoa |
DBHO2 Humanistikoa |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)