2017/01/31

SESTINNOVA (startinnova)

Pasaden ostegunean, udaletxera joan ginen "Prozesu administratibo eta Kontabilitate" ikasgaian sorturiko enpresen proiektuak aurkezteko. 

Gure taldea Iratxe García, Miren Lamas, Itsasne Galicia, Gorka Olazabal eta Idoia Zulueta osatzen dugu. Gure enpresaren izena SESTINNOVA da, eta helburua Sestaoko turismoa, kirola eta kultura garatzea da eta horretarako hainbat zerbitzu eskeintzen ditugu: 
1. Labe garaiean museo bat egitea industrializazio garaiko antzinakotasunekin.
2. Labe garaitik behera tirolina bat jartzea.
3. Done Jakue bidea egiten duten erromesentzat aterpetxe bat eraikitzea.
4. Nerbio ibaian uretako hainbat jarduera prestatzea.

Fabrik (startinnova)

Udaletxera joan ginen 2. batxilergoko taldeetako bat gara gure proiektuaren deskribapena eta argazki batzuk bidaltzen dizkizugu.
Proiektu hau startinnova proiektura aukeztu dugu eta behargintzako lehiaketara aurkeztuko dugu.

Aurkeztuko dugun proiektua "Fabrik" du izena. Gazteentzako leku bat izango da, gazteentzat. Gazte talde bat gara, eta pentsatzen dugu gazteak leku bat behar dutela, non elkartu eta segurtasuna izan. Zergatik joan behar zara diskoteka batera oso urrun ? Zergatik ikasi nahi baduzu, edo lasai egon zerbait hartzen, beste leku batera joan?Gure ideia hori elkartzean datza: gune bat, non gazte guztiak (16-36 artean) elkartu ahal izango dira, alde batetik, festan egoteko, eta bestetik, elkartzeko, aisialdi gunean.

Ianira Quintana, Estibaliz Ruiz, Irati Herrera, Cristina Gómez eta Raquel Deiros.

startinnova PDLS

PDLS.pngPDLS

Gure enpresak kotxe elektrikoetan erabiltzeko bateria aldagarriak fabrikatuko ditu.
Gaur egungo auto elektrikoen arazorik garrantzitsuena kargatzeko behar duten denbora da eta horrek bidaia luzeak egitea ekiditzen du, bateriak kargatzeko hainbat ordu behar direlako. Beraz, gure bateriek arintasuna eta erosotasuna eskainiko dute. Bateria amaitzean, beste bateria batengatik aldatu ahal izango dute gure bezeroek. Autoak ez dira entxufatu behar izango eta horrela denbora asko aurreztuko da. Gainera, azken denboraldian, kutsadura maila izugarri igo da, hirietan batez ere. Horregatik, gure enpresak arazo hori leuntzeko alternatiba zoragarri eta berritzaile bat aurkezten du, gure bateriek ingurumenari kalte oso txikia egiten diotelako gainerako autoekin aldenduz.


Gure helburu nagusia alde batetik, ingurumena babestea izango da eta bestetik, kotxe elektrikoen erabiltzaileei bateria merkeagoak eta aldaketa sistema ezin erosoagoa eskaintzea.

Hemen uzten dizuegu gure proiektua aurkezteko egin dugun bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=l4wRmppTxU

2017/01/18

Leioako unibertsitatean

DBHko 4. mailako zenbait ikaslek Kimika praktikak egiten Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Stiffelio operaren aurrentseguan

3.mailako ikasleak Stiffelio operaren aurrentsegura joan dira. Euskalduna Jauregian izan da jarduera. Xavier Arizkorreta irakasleari esker!