2017/01/31

SESTINNOVA (startinnova)

Pasaden ostegunean, udaletxera joan ginen "Prozesu administratibo eta Kontabilitate" ikasgaian sorturiko enpresen proiektuak aurkezteko. 

Gure taldea Iratxe García, Miren Lamas, Itsasne Galicia, Gorka Olazabal eta Idoia Zulueta osatzen dugu. Gure enpresaren izena SESTINNOVA da, eta helburua Sestaoko turismoa, kirola eta kultura garatzea da eta horretarako hainbat zerbitzu eskeintzen ditugu: 
1. Labe garaiean museo bat egitea industrializazio garaiko antzinakotasunekin.
2. Labe garaitik behera tirolina bat jartzea.
3. Done Jakue bidea egiten duten erromesentzat aterpetxe bat eraikitzea.
4. Nerbio ibaian uretako hainbat jarduera prestatzea.