2011/11/22

11-12 ikasturtea. TRAINING CARAVAN

Kaixo guztioi, aurten TRAINING CARAVAN ekimenean parte hartzeko hautatuak izan gara.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Ikerbasque (Zientziarako Euskal Fundazioa) eta BC3 (Basque Centre for Climate Change) Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimena burutzeko elkartu dira. Ekimen honek EAE-ko ikasleen artean ikertzaile izateko bokazioa bultzatzea du helburu.

Abenduaren 20an, 9:00etan (Areto Nagusian) Enrique Solano ikerlaria gurekin egoteko etorriko da. Hitzaldia ingelesez izango da. Jarduera honen antolakuntzaz Fisika eta Kimika saila arduratuko da. Laster honen berri izango duzue.

Ikerlariari buruzko informazioa lortzeko klikatu hemen

2011/10/20

Athletic-ekoak gurean!!!

Urriaren 19an, Athletic-eko Tzibi Juaristi eta Koikili Lertxundi jokalariak izan genituen gure institutuko Areto Nagusian. Euskara eta kirolari buruz aritu ziren eta ikasleok ere galderak egiteko aukera izan genuen. Azkenean argazkiak eta sinadurak banatu zizkiguten. Horra hor egindako argazki batzuk:


Athletikoak gurean

2011/04/13

Nazioarteko urtea Kimika 2011

Kimika urtea dela-eta, ANQUE-k antolaturiko estatu mailako lehiaketan geure 1. batxilergo ikasleak (Zientzia eta Teknologia arlokoak) sarituak izan dira. Link honetan gure ikasleek aurkezturiko bideoak ikus daitezke: http://www.saturinsti.com/

Con motivo del año internacional de la Química, nuestros alumnos de 1º de Bachillerato Científico-Tecnológico han resultado premiados por el jurado en el concurso a nivel nacional convocado por ANQUE. En este link se pueden ver los videos presentados por nuestros alumnos: http://www.saturinsti.com/

(Bideo irabazlea)

(Video ganador)